“La educación prohibida” izeneko bideoa ikusi ondoren, honen inguruko hausnarketari ekingo diogu; izan ere, hainbat eduki errepikatu egiten baditu ere, ondo etortzen zaigu kontzientziatzeko eta egoera nola alda genezakeen pentsarazteko. Esaten duenaren gehiengo batekin ados bagaude ere, gure iritzi pertsonala osatzen lagundu digu.
martes, 29 de abril de 2014
martes, 15 de abril de 2014
Berrikuntza, gogoeta
Igo dugun azken testuetan irakur dezakezuen bezala, gure aburuz, berrikuntza bat ematerakoan ebaluaketan oinarritu behar gara, guztiak bertatik abiatzen baitira. Izan ere, unitate didaktiko bat burutu eta ebaluatu ondoren, aldatu beharreko puntuak ikus ditzazkegu. Horrela, egokiak izan ez diren edo espero ez genituen emaitzen aurrean hausnartu eta zein aldaketa egin beharko liratekeen planteatuko genuke, modu honetan, berrikuntzak ezartzen direlarik.
Berrikuntzak, sintesia
Testu hau irakurri ondoren, berrikuntzaren kontzeptua zabalagoa eta zehatzeago dugula esan genezake; izan ere, lehenengo atalean berrikuntzari buruz jaso dugun informazioa berria izan da guretzako. Alde batetik, berrikuntzaren barnean hainbat kontzeptu sartzen direla ikasi dugu, horien artean, planifikatzea, lantzea, diseinatzea, hausnartzea, ezartzea… Bestetik, proiektu hauek kolektiboak izan behar dutela. Hala ere, hainbat puntutan gure aurreiritziarekin bat egiten duela konturatu gara, adibidez, prozesu zail eta luzea dela eta rutinatik ateratzea beharrezkoa dela berrikuntza hauek aurrera eramateko.
Berrikuntza, aurrezagutza
Berrikuntza hitza denok ezagutzen dugun arren, hezkuntza esparruan definitzea zaila egiten zaigu; izan ere, ikuspuntu asko dituen kontzeptua da. Gure ustez, egunerokotasunetik atera eta aldaketak egitean datza. Beti ere, aldaketa hauen xede nagusia, egoera hobetzea izango delarik. Horretarako, ezinbestekoa izango da, egoerak aztertuz, ebaluazioak era egoki eta zehatz batean burutzea, bertan ikusiko baititugu hobeto beharreko esparruak. Hobetu beharrekoaren jabe garelarik, honen inguruan hausnartu eta berrikuntzak ezarri beharko dira, beraz, oso prozesu luzea dela esan dezakegu.
martes, 11 de marzo de 2014
HAUSNARKETA
Gure ustez, gaurko klasean
irakurritako txostena ulertu zaila zenez, bakoitzak esaldi bat aukeratu eta
besteen aurrean azalduz errazago ulertzeko egin dugu. Beraz, helburu nagusia
denek parte hartuz testua ulertzea izan da, ondoren ondorioak atera ahal izateko.
¡SAQUEN EL LIBRO DE TEXTO!
Txosten hau irakurri
ondoren, deigarriak egin zaizkigun hainbat esaldi aukeratu ditugu ondorioak
atera ahal izateko. Hasteko, iraskasle batek etengabeko formakuntza izan behar
duela uste dugu, horri esker gure ezagutza maila altuagoa izango baita. Gainera,
ezagutza hauek ez dute irakaslearengan
bakarrik eragina izango, haurrei ere transmitituko baitie. Modu honetan,
irakasleak segurtasuna eta konfiantza
izango du ikasgelan alderak eta gauza berriak egiteko. Adibidez, irakasleak
gelako egoera aztertu, egoera txarretatik ondorioak atera eta segurtasunarekin
aldaerak egin ditzazke. Beraz, gure ustez, irakaskuntzan etengabeko formakuntza
eta rutinatik ateratzea ezinbestekoa da.
lunes, 10 de marzo de 2014
Aurreiritzia
Eskola batera ordezkapen bat egitera joaterakoan, tokatuko zaigun
taldearen informazioaren berri izateaz gain, programazioari buruzko informazioa
edukitzea ere ezinbestekoa dela iruditzen zaigu; izan ere, informazio honek
gure eginbeharrekoa hobeto egiten lagunduko digu. Alde batetik, seguruago
sentituko garelako gure taldearen informazioaren berri izanik, nola jokatu
jakingo dugulako eta bestetik, haurrek ahalik eta aldaketa txikiena sentitzeko.
viernes, 28 de febrero de 2014
10 IRUDIAK
Curriculum ezkutu
eta errealaren gaiari helduz berriro, ondorengo komik edo irudi hauek aztertu
ditugu eta adierazi nahi diguten mezuaren inguruan hausnartu dugu.
domingo, 23 de febrero de 2014
jueves, 20 de febrero de 2014
Paulo Freire
Paulo Freire (1921-1997) XX.mendeko pedagogo garrantzitsu bat izan zen. Garai hartako diktaduraren ondorioz, emigratu behar izan zuen; izan ere, bere ideiak ez zetozen gizartearekin bat. Gainera, alfabetatze metodoaz gain, Hezkuntza Popularraren sortzailea izan zen eta aipatzekoa da, pedagogia kritikoaren hainbat ekarpen ere egin zituela.
Bere esaldi honi dagokionez “HEZKUNTZAK EZ DU MUNDUA ALDATUKO, BAINA MUNDUA ALDATUKO DUTEN GIZAKIAK FORMATUKO DITU”. Honen inguruan, esan dezakegu, hezkuntzak gizakiak aldatuko dituela eta ondoren, gizakien esku dagoela mundua aldatzea. Beraz, gure ustetan, garrantzi handia dauka gizakiak duen formakuntzak, hauen menpe baitago gure etorkizuna.
Bere esaldi honi dagokionez “HEZKUNTZAK EZ DU MUNDUA ALDATUKO, BAINA MUNDUA ALDATUKO DUTEN GIZAKIAK FORMATUKO DITU”. Honen inguruan, esan dezakegu, hezkuntzak gizakiak aldatuko dituela eta ondoren, gizakien esku dagoela mundua aldatzea. Beraz, gure ustetan, garrantzi handia dauka gizakiak duen formakuntzak, hauen menpe baitago gure etorkizuna.
miércoles, 19 de febrero de 2014
martes, 4 de febrero de 2014
Curriculumaren sintesia
Hezkuntzan
hain garrantzitsua den curriculumaren inguruan esan dezakegu, heziketa prozesua
bere baitan dagoela, hau da, ordutegia, metogologia, ebaluaketa, antolaketa etabar
baldintzatzen dituela. Hala ere, bi motataz mintzatuko gara; batetik, ezkutua,
non, inkontzienteki transmititzen ditugun baloreak diren eta bestetik, erreala.
Azken honetan legeak ezartzen dituen edukiak sartzen dira. Askotan betebeharrak
betetzea ez da lan erraza izango, ikaslearen beharretara egokitu beharko
baitugu, horretarako metodologia ezberdinak erabiltzen saiatuko gara baina
azkena aldatu beharrekoa beti helburua izango da.
lunes, 3 de febrero de 2014
Haur Hezkuntzako oroitzapena
Taldeko partaide guztiok, gure objetuaren inguruko hausnarketa burutu
eta gure artean partekatu ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.
Haur Hezkuntzan, edukiak inkonzienteki ikasten ditugu, hau da, Amaiaren
kasuan, plastilinaren bidez, formak, koloreak, etabar ikasten dituztelarik.
Berdina gertatzen da, txontxongiloekin (Yone); izan ere, hauen bidez, rolak eta
balioak barneratzen dira, besteak beste.
Bestalde, komunikazioa lantzea beharrezkoa da, horrela, umeak, hizkuntza
ikasten hasten da. Horretarako, tresna ezberdinez baliatzen dira,
adibidez, Nahikarik aukeratutako objetuaren bitartez ikus daiteke komunikazioa
sustatzen dela (argazki liburu bat).
Haur
Hezkuntzan barneratzen diren edukien artean, koloreak aipatu ditugu eta horien
adibide dugu Zuriñek hautatutako objetua. Margoen bitartez, koloreak ikasteaz
gain, elkarlana sustatu daitekeelarik.
domingo, 2 de febrero de 2014
Haur Hezkuntzako dekretuaren sintesia
2010.urtean idatzi zuten dekretua hau, Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 2009an idatzita zegoen dekretuaren hainbat
zati aldatzeko asmoarekin; izan ere, aldaketa hauen xede nagusia, elebitasun
integratzailea lortzea zen. Dekretu hau, hiru zatitan banatzen da, alde batetik
sarrera, jarraian, dekretuaren atalak eta bukatzeko hiru eranskin ditu.
Bestalde, haur hezkuntzaren helburuak eta ikastetxe batek bete behar dituzten
arauak aipatzeaz gain, hizkuntza, adierazpena, metodologia eta beste hainbat
esparru legeztatzen ditu. Horien artean, Haur Hezkuntza, bi zikloetan bereizita
dagoela, 0-3 urte bitartean, lehengoa eta bigarrena 3-6 urte bitartean.
viernes, 31 de enero de 2014
Max eta Javi testuaren sintesia
Hasieran, ikaskuntza prozesua hastean, etengabe
esperimentatuz eta interesarekin norbanakoa formatzen joaten da. Bere beharrei
aurre egiteko gaitasuna duen momentuan, interesa galdu eta rutina batean
erortzeko joera dugu. Baina, irakasle garen momentuan, ezin dugu ahaztu
ingurunean etengabeko aldaketak ematen direla eta ondorioz, formakuntza
eguneratu bat edukitzea ezinbestekoa dela aldaketa hauetara egokitzeko. Formakuntza
eguneratu hau bideratzeko erarik egokienetako bat autodidaktismoa dugularik
.
miércoles, 29 de enero de 2014
Aurkezpena
Kaixo
guztioi!
Gu, Zuriñe,
Nahikari, Amaia eta Yone gara eta Euskal Herriko Unibertsitateko magisteritzako
lehengo mailan gaude. Donostiako campusean Haur Hezkuntzako gradua egiten ari
garenez, blog hau sortu dugu didaktikaren inguruko gure lanak igotzeko. Lan
hauen artean, besteak beste, irakurritako testuen hausnarketak, dekretuen
sintesiak, landutako edukiei buruzko informazioa, iritziak etabar irakurtzeko
aukera izango duzue.
Gustora
irakurriko duzuelakoan.
Agur
bero bat.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
