Igo dugun azken testuetan irakur dezakezuen bezala, gure aburuz, berrikuntza bat ematerakoan ebaluaketan oinarritu behar gara, guztiak bertatik abiatzen baitira. Izan ere, unitate didaktiko bat burutu eta ebaluatu ondoren, aldatu beharreko puntuak ikus ditzazkegu. Horrela, egokiak izan ez diren edo espero ez genituen emaitzen aurrean hausnartu eta zein aldaketa egin beharko liratekeen planteatuko genuke, modu honetan, berrikuntzak ezartzen direlarik.
Bestalde, hezkuntza esparruan berrikuntzak ematea ez da hain erraza; izan ere, instituzionalki aldagaitzak diren hainbat muga daude. Beraz, irakasleen kolektiboak muga hauek errespetaturik nahi adina berrikuntza plantea ditzazke; baina, esan beharra dago, muga hauek oso itxiak direla. Gainera, aldaketa hauek ez dute beti hobekuntza suposatuko, ez baitira beti guk nahi bezala aterako; izan ere, burutzen den ariketa batek emaitza ezberdina izango du testuinguruaren arabera (ikasle taldea, irakaslea, espazioa, eguna…). Ondorioz, planteatutako berrikuntza ez da beti egokia izango, faktore guzti horien arabera emaitza ez baita berdina izango.
Bukatzeko, kontzeptu ezberdinen inguruko hausnarketa bati helduko diogu. Lehenengo inpresioan berrikuntza, erreforma eta aldaketak esanahi antzekoa eta xede berbera duten hitzak dira. Helburu nagusiari dagokionez, lehen esan bezala, egoera bat hobetzea izango litzateke. Baina, aldaketekin lotutako kontzeptu ezberdinak direla esan genezake. Hasteko, erreformak, instituzioarekin erlazionatzen ditugun aldaketak dira. Berrikuntzak berriz, egoera berri bat sortzeko ematen diren aldaketekin lotzen dugu. Beraz, aldaketekin lotutako hitzak izan arren, gure iritziz, ezartzen dituenaren arabera ezberdintzen ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario