“La educación prohibida” izeneko bideoa ikusi ondoren, honen inguruko hausnarketari ekingo diogu; izan ere, hainbat eduki errepikatu egiten baditu ere, ondo etortzen zaigu kontzientziatzeko eta egoera nola alda genezakeen pentsarazteko. Esaten duenaren gehiengo batekin ados bagaude ere, gure iritzi pertsonala osatzen lagundu digu.
Hasteko, Albert Einsteinen esaldi batekin abiatuko gara, “si buscas resultados diferentes, no hagas siempre lo mismo”. Bertan, garbi ikus dezakegu, egoera aldatu nahi badugu, aldaketak erabili beharko ditugula. Egunerokotasunarekin haustea zaila bada ere eta beldurra ematen badigu ere, saiatu egin beharko genukeela iruditzen zaigu. Bestalde, gizartea hezkuntza baino azkarrago aldatu dela aipatzen du, beraz, zaharkituta dagoela esan genezake.
Edukiei dagokienez, eskolan eduki konkretu batzuk irakastera behartuta daudenez, ikaslearen interes eta beharrak ez dira kontutan hartzen. Beraz, irakatsi nahi dizkiguten eduki guztiak barneratzen ez dituen ikasleak, gizartearen ikuspuntutik, gutxi ikasi duela edo ezer ez dakiela esan genezake. Bestalde, ikaskuntza-prozesu honetan, haurrak barneratu beharko lituzkeen baloreak ez dira aintzat hartzen. Honekin loturik, inkontzienteki transmititzen diegun curriculum ezkutua dago; hau da, jaiotzen direnetik beste haurrekin konparatu eta onenak izatera bultzatzen ditugu, lehiakortasuna sustatuz. Baina aldi berean, curriculum errealean, elkarlana, eskuzabaltasuna, parte hartzea, etabar bezalako baloreak irakasten dizkiegu. Honekin jarraiki, deigarria iruditu zaigu, bideoan agertzen den esaldi hau: “no somos números”. Esaldi honekin, haurraren garapena kontutan ez hartzeaz gain, bera nor den ahazten zaigu, azken finean, bere emaitzarekin baloratzen baitugu egin duen lan guztia, bere esfortzuak kontutan hartu gabe.
Bideoan aipagarria iruditu zaigun beste atal bat, eskolan galtzen den denbora dela esango genuke. Alde batetik, denbora gehiegi igarotzen dutela bertan eta bestetik denbora hau, ez zaiola behar adina etekin ateratzen. Irakasterako garaian, haurraren interesa kontutan hartzen ez delako eta askotan, metodologia ere egokia izaten ez delako, ikaskuntza-prozesua memoristikoa bihurtzen da eta edukiak ez dituzte barneratzen. Esan genezake, eskola, ezarritako ebaluazioak gainditzeko erabiltzen den tresna dela. Beraz, bat gatoz, hezkuntza eta eskola erabat ezberdinak direla esaten duenean.
Interes faltari erreparatuz, askotan, ikasleek ezin dute hautatu zer ikasi nahi duten eta gogorik gabe ikasten dute. Egoera honetan, haurrei edo gazteei ikasgai hau geroz eta ezatseginagoa egiten zaie eta azkenean, eskolara gogorik gabe joaten bukatzen dute. eta ondorioz, ikasteari garrantzia kentzen die. Irakaslearen lana izango litzateke, ikasgaiarekiko interes falta duten haurrak motibatzea, metodologia ezberdinak erabiliz eta praktikoagoak suertatuz.
Bukatzeko, gai berdina errepikatzen ari bagare ere, aldaketarik ez dela ematen ikus dezakegu. Unibertsitatean ere, curriculum errealean, irakaskuntza pertsonalizatua eman behar dugula irakasten digute baina gu bitartean, loturarik ematen ez zaien ikasgaiak gainditu nahian gabiltza, bertako edukiak barneratzeaz kezkatu beharrean. Beraz, lehen esan bezala, aspalditik gabiltza aldaketa baten bila baina beldurraren eta beste hainbat faktoreen ondorioz, ez dugu aurrera pausorik ematen.
Hemen ikus dezakezue hitz egin dugunaren buruko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=1RBBVL1Sah0
Ez dago ezer egiterik? Unibertsitatean planteatzen zaizkizuen kurrikuluma beste era batera lantzeko aukerak aprobetxatzen dituzue? Ez dago erresistentziarik ikasleriaren aldetik, erosoena bilatu nahian gehienetan?
ResponderEliminarGuk ere, beti, zerbait egin dezakegu, ez? Ale batek, berak bakarrik, ez du aletegia betetzen baina beste aleekin batera bai...
Ze irakasle mota izan nahi duzue?
Animo eta disfrutatu oporrak
BEGOÑA