Testu hau irakurri ondoren, berrikuntzaren kontzeptua zabalagoa eta zehatzeago dugula esan genezake; izan ere, lehenengo atalean berrikuntzari buruz jaso dugun informazioa berria izan da guretzako. Alde batetik, berrikuntzaren barnean hainbat kontzeptu sartzen direla ikasi dugu, horien artean, planifikatzea, lantzea, diseinatzea, hausnartzea, ezartzea… Bestetik, proiektu hauek kolektiboak izan behar dutela. Hala ere, hainbat puntutan gure aurreiritziarekin bat egiten duela konturatu gara, adibidez, prozesu zail eta luzea dela eta rutinatik ateratzea beharrezkoa dela berrikuntza hauek aurrera eramateko.
Bestalde, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua izango da berrikuntza hauek burutzerako garaian; izan ere, bere inplikaziorik eta iniziatibarik gabe ezinezkoa da proiektu hauek aurrera eramatea. Beraz, irakasleen kolektiboak jarrera hau hartzea garrantzitsua izango da eta autonomia inportantea bada ere, berrikuntzan elkarlanean jardutea beharrezkoa da.
Gainera, aipagarria iruditzen zaigu metodologiari buruz esaten duena; hau da, egunerokotasunean erabiltzen diren metodologiak berdinak dira, rutinan erortzen garelarik. Modu honetan, metodologia berriak errepikatzen ditugu eta erabil genitzazkenak ez ditugu praktikan jartzen. Horrenbestez, berrikuntzak alde batera utzi eta betikotasunean erortzen gara.
Bukatzeko, azken kapituluan, berrikuntza alde batera utzi eta unitate didaktikoari buruz mintzo da. Ondorioz, atal hau aldez aurretik landua geneukanez, ez zaigu oso deigarria iruditu; izan ere, ematen duen informazioa lehenago jasoa geneukan. Hala ere, Harrisek unitate didaktikoan agertu beharreko ezaugarrien sintesia aipagarria iruditzen zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario