Eskola batera ordezkapen bat egitera joaterakoan, tokatuko zaigun
taldearen informazioaren berri izateaz gain, programazioari buruzko informazioa
edukitzea ere ezinbestekoa dela iruditzen zaigu; izan ere, informazio honek
gure eginbeharrekoa hobeto egiten lagunduko digu. Alde batetik, seguruago
sentituko garelako gure taldearen informazioaren berri izanik, nola jokatu
jakingo dugulako eta bestetik, haurrek ahalik eta aldaketa txikiena sentitzeko.
Programazioari esker,
alde batetik kurtso osorako plangintzaren berri izan dezakegu, beraz,
ordezkapena egin aurretik eman duten materia eta emateko dutenaren berri izango
genuke. Bestalde, gutxi gorabehera gure ordezkapenak iraungo duen tartean egin
beharko dituzten ariketen berri ere izango genuke. Beraz, programazio egoki
batetaz baliatzeko aukera badu ordezkariak, oinarri eta abiapuntu egoki bat
izango du bere lana hobeto burutzeko.
Bestalde, haur bakoitzari
buruzko txosten bat izatea baliagarria izan daiteke, haur taldea ezezaguna
baita eta askotan, ordezkapena bukatzerako ere ez baititugu haurrak ongi
ezagutuko. Beraz, beraien egunerokotasuna gutxiago aldatzeko, haiei buruzko
informazioa eta eboluzioa jakitea oso baliogarria litzateke. Honen jarraian,
irakasle ordezkariak, irakasle titularraren metodo berdinak jarraitzea komeni
dela uste dugu; izan ere, irakasle ezberdina edukitzea, ikasleentzako aldaketa
handi bat da eta gainera, metodologia ezberdina erabiltzen badute, zer esanik
ez. Hau da, irakasle titularrak adibideak erabiliz egiten badu eta ordezkoak
teorikoki, haurrentzat zaila izango da ulertzea eta horrenbestez, metodo
berdina jarraitzea komenigarria dela uste dugu. Honez gain, aipatu beharra
daukagu, irakasleak ordezkariari ematen dizkion informe eta programazioa oso
baliagarria den bezala, ordezkariak ere, ordezkapena bukatzean, irakasleari
gertaeren, ebaluazioaren eta burututako programazioaren berri emateak ere bere
garrantzia duela; izan ere, programazio ofizialaren eta burututakoa askotan ez
dira berdinak izaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario