viernes, 28 de febrero de 2014

10 IRUDIAK


Curriculum ezkutu eta errealaren gaiari helduz berriro, ondorengo komik edo irudi hauek aztertu ditugu eta adierazi nahi diguten mezuaren inguruan hausnartu dugu. 






Hasteko, egoera honetan ikus dezakegu, edozein lanetan, baina batez ere, irakaskuntzan, norberaren lanak gustokoa izan behar duela. Haurrak gustoko ez badituzu eta soilik klasea ematea axola baldin bazaizu, ikasleak konturatu egiten dira, irakasleak inkonszienteki transmititzen baitie eta ez dute irakaslearekiko babesik edo laguntzarik sentituko; hau da, ilusioz eta haurraren azalean jarriz, emaitza hobeak lortzen dira. 




Komik honetan berriz, kontraesan bat dagoela aztertu dugu, irakaslearen ekintzen eta hitzen artean; izan ere, arbel zahar batean klasea ematen ari den bitartean, ikasleei esaten ari zaie, teknologia erabilgarria dela. Beraz, teknologia berria ez sartzea, curriculum ezkutua izango litzateke eta teknologia ona dela esatea, aldiz, curriculum erreala.





Ikus dezakezuen bezala, irudi hau ere ikasgela batean kokatzen da. Oraingoan, irakasleak, orokorrean eskola laikoa dela  transmititzen badu ere, arbelaren  gainean gurutze bat dago, ondorioz, eskola horrek, laikotasun guztia galtzen du. Ondorioz, egoera honetan ere, ekintzak eta hitzak, ez datoz bat.



Irudi honetatik ondoriozta dezakeguna, haurraren ikuspuntutik bere aita eta amaren irudiak dira; hau da, gizartearen estereotipoen ondorioz, haurrak nola ikusten dituen bere gurasoak. Ama, etxean irudikatzen du, aita, berriz, etxetik kanpo lanean. Horrez gain, ama, ederra irudikatzen du, egunerokotasunean apaintzen ikusten duelako. Egoera hau azterturik, ondoriozta dezakegu, haurrak, emakumeak etxeko andrea eta emakume ederra izatea duela bere bizitzako betebeharra, aitak, kanpoan lan egiten duen bitartean, azkarragoa delaren itsura ematen duelarik.



Komiki honek adierazten digun egoeraren arabera, haurrak, "aita-ama" jolasean dabiltzala, rolak imitatzerako garaian, semeak-alaba jotzen du eta aitak atentzioa deitzen dio. Beraz, gure ondorioa, haurrei teorikoki irakatsi ez badiete ere, curriculum ezkutua deiturikoa egunerokotasunean ematen denez, haur hauek, ikasi egin dute aitak ama jo egiten duela. Ondorioz, jolasean dabiltzanean, semeak, alaba jotzen du.





Jarraian datorren egoera ere ikasgela batean kokatzen da. Bertan, irakasleak gizonezko eredugarriak irakasten dizkiete ikasleei baina bat-batean, ikasle batek, ea emakume ospetsurik egon ez ote den galdetzen du. Kasu honetan ere, ikus dezakegu, ikasgelako eduki guztietan, gizonezkoek egindako aurrerapausoak irakasten dizkigutela, emakumeek ezer egingo ez balute bezala. Beraz, egoera honetan ere, curriculum ezkutuaren eragin sexistaren presentzia somatu dezakegu.






Argazki hau, gaur egungo iragarkien adibide garbi bat da, non emakumea kontrolaturik agertzen den. Askotan, eta batez ere, komunikabideetan, emakumea objetu bezala saltzen da, gizonezkoek kontrolatzen dutelarik. Gure ustez, hau aldatu beharreko arlo bat da; izan ere, teorikoki eskoletan txikitatik erakutsi nahi digute sexuen arteko berdintasuna; baina ezinezkoa da xede hau betetzea, komunikabideek kontrakoa erakusten jarraitzen diguten bitartean.




Iragarki honek, gizarteko eredu tradizionala bultzatzen du. Hasteko ikus dezakegu, gizonezkoa dela emakumeari ezkontzeko esaktzen diona, beraz, gainera, familia tradizionala bultzatzea duela esan dezakegu.Bestalde, ikus dezakegu, emakumeak ez dituela harremak izan ezkondu aurretik. Beraz, esan genezake, emakumeak ez duela aukeratzeko eskubiderik.





Hurrengo komikian ikus dezalegun egoera ere ikasgela batean kokatzen da, non, irakaslea mutilei bakarrik zuzentzen zaien. Honek, berdintasun eza ekartzen du eta ikus dezakegu erdera sexista dela.




Azken irudi honetan ikus dezakegun bezala, irakaslea, zer egin behar ez duen esaten ari zaio ikasleari. Baina irakaslearen hitzek diotena eta bere ekintzena ez datoz bat. Beraz, curriculum ezkutua eta curriculum erreala bat ez datozela ikus dezakegu.  


1 comentario:

  1. Ezin ditut irudiak ikusi. Ezabatu mezua eta saiatu beste formatu batean txertatzen blogean.

    Ondo izan, BEGOÑA

    ResponderEliminar