lunes, 3 de febrero de 2014

Haur Hezkuntzako oroitzapena


Taldeko partaide guztiok, gure objetuaren inguruko hausnarketa burutu eta gure artean partekatu ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.

Haur Hezkuntzan, edukiak inkonzienteki ikasten ditugu, hau da, Amaiaren kasuan, plastilinaren bidez, formak, koloreak, etabar ikasten dituztelarik. Berdina gertatzen da, txontxongiloekin (Yone); izan ere, hauen bidez, rolak eta balioak barneratzen dira, besteak beste.

Bestalde, komunikazioa lantzea beharrezkoa da, horrela, umeak, hizkuntza ikasten hasten da. Horretarako, tresna ezberdinez baliatzen dira,  adibidez, Nahikarik aukeratutako objetuaren bitartez ikus daiteke komunikazioa sustatzen dela (argazki liburu bat).

Haur Hezkuntzan barneratzen diren edukien artean, koloreak aipatu ditugu eta horien adibide dugu Zuriñek hautatutako objetua. Margoen bitartez, koloreak ikasteaz gain, elkarlana sustatu daitekeelarik.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario