2010.urtean idatzi zuten dekretua hau, Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 2009an idatzita zegoen dekretuaren hainbat
zati aldatzeko asmoarekin; izan ere, aldaketa hauen xede nagusia, elebitasun
integratzailea lortzea zen. Dekretu hau, hiru zatitan banatzen da, alde batetik
sarrera, jarraian, dekretuaren atalak eta bukatzeko hiru eranskin ditu.
Bestalde, haur hezkuntzaren helburuak eta ikastetxe batek bete behar dituzten
arauak aipatzeaz gain, hizkuntza, adierazpena, metodologia eta beste hainbat
esparru legeztatzen ditu. Horien artean, Haur Hezkuntza, bi zikloetan bereizita
dagoela, 0-3 urte bitartean, lehengoa eta bigarrena 3-6 urte bitartean.
Hasteko,
dekretu honen arabera, Haur Hezkuntzaren helburu nagusia haurren
garapen fisikoan, afektiboan, sozialean eta intelektualean laguntzea da. Bestalde
aipatzen du, etapa honek, nork bere buruaren ezagutza eta kontrola lortzeaz
gain, banakoaren garapen pertsonalerako eta sozialerako oinarriak jartzen
lagundu beharko luke. Bestalde, atxikimenduko irudi bat izatea ere
garrantzitsua da; izan ere, lotura horrek segurtasuna emango dio haurrari. Adin
honetan, nortasun pertsonala eraikitzen da; hau, inguruan dituztenek, erakusten
dioten irudiaren barneratzea izaten da.
Bestalde, lehen esan dugun bezala,
dekrektu honen xede nagusia, elebitasun integratzailea lortzea denez eta Euskal
Autonomi Erkidegoan euskara eta gaztelera hizkuntza ofizialak direnez, Haur
Hezkuntzan, bi hizkuntza hauekin familiarizatzen hasi behar dute. Gainera, hizkuntzaren helburu
nagusia banakakoaren eta ingurunearen arteko harremanak zabaltzen laguntzea da
eta hizkuntzak, barneko eta kanpoko munduaren arteko lotura direla ezin
dezakegu ahaztu. Hasierako hizkuntza, gorputz eta keinuen bidezkoa da, horiekin,
oinarrizko beharrak asetzen dituzte. Gero, hizkuntza
guztiak, hau da, hitzezkoa, artistikoa, gorputzezkoa, ikus-entzunezkoa eta
informazioaren eta komunikazioaren teknologiarena garatzera pasatzen dira.
Gainera, hizkuntzak aukera ematen du nork bere nortasuna finkatzeko eta
sentimenduak adierazteko. Komunikazioarekin bukatzeko, aipagarria da, kultura
transmititzeko tresna baliagarrienetako bat dela eta teknologiaren
aurrerapausoa kontutan hartuz, Haur Hezkuntzan ere, tresna hau baliatzen dute
irakaskuntza errazteko.
Bukatzeko, eranskinetan beste hainbat
esparru lantzen ditu, adibidez, ebaluazio irizpideak, orientabide
metodologikoak eta jolasen garrantzia. Jolasari dagokionez, etapa honetako
haurren garapenaren dimentsio guztiak lotzen ditu; izan ere, hauen bidez, errespetua,
interesa, parte hartzea, motibazioa eta elkarlana lantzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario