martes, 29 de abril de 2014

La educación prohibida


“La educación prohibida” izeneko bideoa ikusi ondoren, honen inguruko hausnarketari ekingo diogu; izan ere, hainbat eduki errepikatu egiten baditu ere, ondo etortzen zaigu kontzientziatzeko eta egoera nola alda genezakeen pentsarazteko. Esaten duenaren gehiengo batekin ados bagaude ere, gure iritzi pertsonala osatzen lagundu digu.

martes, 15 de abril de 2014

Berrikuntza, gogoeta

Igo dugun azken testuetan irakur dezakezuen bezala, gure aburuz, berrikuntza bat ematerakoan ebaluaketan oinarritu behar gara, guztiak bertatik abiatzen baitira. Izan ere, unitate didaktiko bat burutu eta ebaluatu ondoren, aldatu beharreko puntuak ikus ditzazkegu. Horrela, egokiak izan ez diren edo espero ez genituen emaitzen aurrean hausnartu eta zein aldaketa egin beharko liratekeen planteatuko genuke, modu honetan, berrikuntzak ezartzen direlarik. 

Berrikuntzak, sintesia

Testu hau irakurri ondoren, berrikuntzaren kontzeptua zabalagoa eta zehatzeago dugula esan genezake; izan ere, lehenengo atalean berrikuntzari buruz jaso dugun informazioa berria izan da guretzako. Alde batetik, berrikuntzaren barnean hainbat kontzeptu sartzen direla ikasi dugu, horien artean, planifikatzea, lantzea, diseinatzea, hausnartzea, ezartzea… Bestetik, proiektu hauek kolektiboak izan behar dutela. Hala ere, hainbat puntutan gure aurreiritziarekin bat egiten duela konturatu gara, adibidez, prozesu zail eta luzea dela eta rutinatik ateratzea beharrezkoa dela berrikuntza hauek aurrera eramateko.

Berrikuntza, aurrezagutza

Berrikuntza hitza denok ezagutzen dugun arren, hezkuntza esparruan definitzea zaila egiten zaigu; izan ere, ikuspuntu asko dituen kontzeptua da. Gure ustez, egunerokotasunetik atera eta aldaketak egitean datza. Beti ere, aldaketa hauen xede nagusia, egoera hobetzea izango delarik. Horretarako, ezinbestekoa izango da, egoerak aztertuz, ebaluazioak era egoki eta zehatz batean burutzea, bertan ikusiko baititugu hobeto beharreko esparruak. Hobetu beharrekoaren jabe garelarik, honen inguruan hausnartu eta berrikuntzak ezarri beharko dira, beraz, oso prozesu luzea dela esan dezakegu.