martes, 11 de marzo de 2014

HAUSNARKETA


     Gure ustez, gaurko klasean irakurritako txostena ulertu zaila zenez, bakoitzak esaldi bat aukeratu eta besteen aurrean azalduz errazago ulertzeko egin dugu. Beraz, helburu nagusia denek parte hartuz testua ulertzea izan da, ondoren ondorioak atera ahal izateko.

¡SAQUEN EL LIBRO DE TEXTO!


     Txosten hau irakurri ondoren, deigarriak egin zaizkigun hainbat esaldi aukeratu ditugu ondorioak atera ahal izateko. Hasteko, iraskasle batek etengabeko formakuntza izan behar duela uste dugu, horri esker gure ezagutza maila altuagoa izango baita. Gainera, ezagutza hauek  ez dute irakaslearengan bakarrik eragina izango, haurrei ere transmitituko baitie. Modu honetan, irakasleak segurtasuna  eta konfiantza izango du ikasgelan alderak eta gauza berriak egiteko. Adibidez, irakasleak gelako egoera aztertu, egoera txarretatik ondorioak atera eta segurtasunarekin aldaerak egin ditzazke. Beraz, gure ustez, irakaskuntzan etengabeko formakuntza eta rutinatik ateratzea ezinbestekoa da.

lunes, 10 de marzo de 2014

Aurreiritzia


            Eskola batera ordezkapen bat egitera joaterakoan, tokatuko zaigun taldearen informazioaren berri izateaz gain, programazioari buruzko informazioa edukitzea ere ezinbestekoa dela iruditzen zaigu; izan ere, informazio honek gure eginbeharrekoa hobeto egiten lagunduko digu. Alde batetik, seguruago sentituko garelako gure taldearen informazioaren berri izanik, nola jokatu jakingo dugulako eta bestetik, haurrek ahalik eta aldaketa txikiena sentitzeko.